---
SARRERA
+Senegalen ateratako argazkia, ondartza desertu batean. Joanes Rodriguez.
Orain dela hilabete batzuk igaro berri ditugun Eguberrietan eta ospakizun berezi gehienetan preziatua izan ohi den itsaskiaz hitz egingo dugu oraingoan. Antzinako greko eta erromatarren antzera atseginez dastatzen ditugu beren zapore goxoak. Halaber, beti ere aukera paregabea eskaintzen digute, bai era sinplean eta bai konplexuan prestatuta, nahiz gordin, egosita, plantxan, frijituta… nahiz saldan, entsaladan eta beste plater askoren lagungarri.
Itsas animalia ornogabeak dira itsaskiak eta bi taldetan biltzen dira: krustazeoak eta moluskuak. Ondokoak dira krustazeoen ezaugarri nagusiak: estalki gogor edo biguna, bi antena eta simetrikoki banatutako hankak (kopurua ez da beti bera). Talde honetakoak dira ganbak, otarrainak, otarrainskak, kiskilak, zigalak, karramarroak, abakandoa, txangurroa, nekora, lanperna eta itsasoko idia. Moluskuek berriz, tegumentu biguneko animaliak dira eta normalean maskor simetrikoz estaliak. Txirlak, muskuiluak, muxilak, berberetxoak, ostrak, beirak, lapak, kadeluxa eta itsas marraskiloak dira ezaugarri horiek dituzten moluskuak, eta itxura bestelakoa duten arren, txibiak, olagarroak eta txokoa ere moluskuak dira.
Kontsumitu ahal izateko bete behar duten lehen baldintza, FRESKOA izatea da; oso azkar hondatzen baitira. Hori dela eta, egunean bertan edo, gehienez, biharamunean jan eta zure asmoa hori ez bada, lehenbailehen izoztu.
Segidan itsaskia prestatzerakoan kontuan hartzeko aholku xume batzuk emango dizkizuegu. Prestatu aurretik gatzuretan eduki denboralditxo batean, horrela eduki dezakeen harea utzi egingo du. Gordinik jateko asmoa baldin baduzu, kontuz! Osasunari kalte egin diezaioketeen bakterioak izan ditzake eta. Egosi behar badituzu berriz, oso denbora gutxi eduki, kuskuak ireki arteko denbora aski du. Jakizu bestalde, azal gogorreko krustazeoak bizirik erosi behar direla eta ur gazitan irakin behar direla, eta besteak baino denbora gehiago eduki; otarraina eta abakandoa bereziki. Ganba, otarrainska eta antzeko molusku txikiak berriz, plantxan erreta ere goxoak izaten dira.
Zergatik bihurtzen dira arrosa kolorekoak (ganba, hizkira…) egostean?
Egostean, miserak bere kolore urdinxka galdu eta arrosa-kolorekoa bihurtzen da. Orain, Britainia Handiko ikertzaileek kolore-aldaketa horren gakoa zein den jakin dute. Nonbait, miserak krustazianina izeneko proteina bati zor dio kolore urdinxka. Bide batez, kolore horri esker oso ondo ezkutatzen da itsas hondoko arroken artean eta, beraz, bere etsaientzako ia ikusezin bihurtzen da. Molekula urdinxka horren zati batek itxura aldatzeko gaitasuna du, berari lotutako beste molekula baten forma emateko. Beste molekula horrek astaxantina izena du eta laranja-kolorekoa da. Krustazianinari lotuta dagoenean, ordea, aldatu egiten zaio argia xurgatzeko duen propietatea, eta urdina bihurtzen da. Egosketan, berriz, krustazianina molekula hautsi egiten da, eta astaxantinak berezko kolore laranja hartzen du. Ikertzaileen arabera, kolorez aldatzen den molekula hori, antioxidatzaile aparta izateaz gain, koloratzaile interesgarria izan daiteke elikagai-industriarentzat. Bestalde, gaixotasun batzuen aurka ere erabil daitekeela uste dute, esaterako, minbiziaren aurka. Azkenik, sendagaiak emateko ere baliagarria izan omen daiteke, uretan disolbatzen ez diren sendagaiak han disolba daitezkeelako.
Elikadura-ezaugarriei dagokienez itsaski guztiak dira egokiak, baina ez pentsa hoberenak gehien ordaintzen direnak direla. Izan ere, merkeenak dira (muskuiluak, txirlak, muxilak eta txibiak) burdina, selenio, iodo eta zinketan aberatsenak. Itsaskiak, proteinak dituztenez, janari plastikoen multzoan sailkatzen dira, baina kontuan hartu azido urikoaren maila altua duten pertsonentzat proteina-mota hau txarra dela.Bestalde, ez dute energia asko hornitzen, oso koipe gutxi dutelako eta karbohidratorik ez dutelako.
Amaitzeko, ez dugu astero itsaski-platerkada jan behar denik esango, baina aukera ederra eskaintzen dute janari batzuen lagungarri gisa, hala nola arroza edo espagetiak muskuiluekin, edozein arrain saltsan txirla eta muxilekin, edo horiek bakarrik; gehien gustatzen edo komeni zaizuen bezala.
HOMARUS GAMMARUS abakando bogavante homard lobster
Arrain mota
- Klasea: Krustazeoak * Ordena: Dekapodoak * Familia: Nefropidoak
Deskripzioa: Urdina, marroixka, gorriska…, gorputz osoan orban zuri txikiak ditu. Asimetrikoak eta oso handiak diren bi hagin indartsu eta beldurgarri ditu. Handiena moluskuak mastekatzeko erabiltzen du; eta txikiena, horztuna, haien zati samurrak zatikatzeko eta ahoratzeko. Kolore gorri sakoneko antena pare bi ditu. Lehenengoak laburrak eta erdibituak dira; eta bigarrenak, oso luzeak. Zazpi eraztunez osaturik duen abdomenaren bukaeran isats-hegal zabala du. Otarraina gehienez 50-60 cm luze izan daiteke.
Barietateak
- lubrigante europearra Homarus gammarusa da.
- lubrigante kanadarra Homarus americanus da.
*especie gehiago ere badaude, baña hauek dira merkaturatzen eta jaten direnak.
Sasoia
Orokorrean urte guztian topa daiteke, baina beraien demanda nagusia ilabete beroetan izaten da. Gabonetan, jendearen eskaera handia dela eta, askoz gehiago inportatzen da estatu batuetatik bertako espeziea, gorriago eta pintza handiagoekin. Merkatuan duten prezioa nahiko altua da baina azpimarratzekoa da hemengoa garestiago dela.
Habitata: 10 m eta 50etik gora m arteko sakonera duten tokietan bizi da, hondo harritsuetan.
Biologia: Abakandoak gordelekuak zulatzen ditu eta egunez eta mudaldietan zulo horietan ezkutatzen da. Otarraina bezala, neguan ur sakonagoetara jaisten da. Animalia gautarra da. Krustazeoz, moluskuz, zizarez eta animalia hilez elikatzen da. Udan ugaltzen da. Emeek gehienez 30.000 arrautza erruten dituzte, zenbait larba-alditatik igarotzen direnak. Abakandoa, otarraina bezala, muden bitartez hazten da.
Merkaturatzeko ohiturak
- Egin dira saiakuntzak hazitegietan espezie hau hezteko, baina ez dira oso emaitza onak atera, beraz, bizirik arrantzatu eta gero ur tankeetan edukitzen dira saltzeko edo potolatzeko.Gaur egun merkatuan hainbat eratara aurki dezakegu, baina normalena freskotan da; estraktibo (arrantzatu berria) edo bestela ur tankeetan denbora bat igarotakoak. Honetaz gain izoztuak ere aurki daitezke gaur egun.
Erabilera
- Egosia eta saltsa ezberdinekin zerbitzatua, hau da prestatzeko era arruntena. Bere zapore naturala benetan ezagutzeko hobea da saltsa gabe probatzea.Balear irletan arrozarekin zerbitzatzea oso tipikoa eta gozoa da, baita beste toki askotan egiten den bezala, plantxan edo parrilan errea.
Abakandoaren okelak 3 azido gantz omega ditu, gaixotasun kardiakoak murrizten laguntzen dutenak. Aminoazidoak, potasioa, magnesioa, kaltzioa, fosforoa, burdina, zink eta A bitamina, B2 (riboflabina), B3 (niazina), B6 eta B12.
Energia (kcal): 91,20
Proteinak (g): 18,30
Lipidoak (g): 2,00
Gantz saturatuak (g): 0,22
Gantz “monoinsaturadas” (g): 0,34
Gantz “poliinsaturadas” (g): 0,67
Kolesterola (mg): 150,00
Karbohidratoak (g): tr
Euskalerriko errezetak (euskal autore sukalkia)
- ABAKANDO-ENTSALADA EPELA TROPIKOKO FRUITUEKIN, ETA MODENAKO CAVA-EMULTSIOA (Udaberriko errezeta)
OSAGAIAK
Kantauri Itsasoko 500 gramoko abakandoa
Mango erdia, 3 edo 4 mm-ko lodierako laminetan ebakita.
2 kalabazin torneatuak
2 meloi-xerra fin ebakiak
1 anana natural-xerra laminetan ebakia, eta bihotza kenduta.
Oliba-olio birjina estra (2 koilarakada)
Gatz gorria
Modenako ozpina (1 koilarakada)
1 Brut cava-kopa
1 katilu esne-gain likido
Piperbeltza
NOLA EGIN
1. Egosi abakandoa 4 minutuz ura irakiten hasten denetik hasita, gatz ugariarekin. Atera uretatik, eta utzi hozten giro-tenperaturan.
2. Emultsionatu oliba-olioa eta Modenako ozpina saltsa egiteko.
3. Egosi esne-gaina erdira urritu arte. Gehitu cava-kopa, eta utzi epeltzen. Gatzaz eta piperraz ondu azken unean.
NOLA JARRI:
1. Jarri plater batean laminetan ebakitako fruituak era orekatu batean. Zuritu abakandoa eta epel dagoenean jarri fruituen gainean, eta hankak gorputzaren alde bakoitzean utzi.
2. Gatz gorriz hautseztatu, eta Brut saltsarekin eta Modenako ozpin-olioarekin lerro finak egin.
MARINATZEA. ARDOAK:
Txakolina; Señorio de Otxaran.
Kanpoko errezetak
OSAGAIAK
4 LAGUNENTZAT:
200 gr. lengoradu
200 gr. zapo
200 gr. izokin
8 almeja
abakando bat (300 gramokoa)
4 otarrainxka
4 nekora
tipula bat
3 tomate heldu
3 baratxuri ale
azenario bat
kalabazin bat
azafrai pittin bat
20 piperbeltz ale
koilaratxo bat piperrauts gozo
2 ogi xerra xigortu
olioa
gatza
SALDA EGITEKO:
kilo bat arrain buru (legatza, zapoa)
porru bat
tipula bat
mihilu pittin bat
estragoi adar pare bat
ura
gatza
NOLA EGIN
Salda egiteko arrain buruak, tipula, estragoi pittin bat eta mihilua ur beroz duen lapiko haundi batean sartu eta su motelean 20-30 minutuz egosi gutxitu arte. Iragazkitik pasa eta gorde.
Tomateak, tipulak eta 2 baratxuri aleak txikitu eta kazola batean oliotan gorritu. Gatza eman. Ondoren, piperrautsa, piperbeltza, azafraia eta salda bota eta 10-15 minutuz egosi. Irabiagailutik pasa.
Nekorak, otarrainxkak eta almejak kazolan sartu. Azenarioa eta kalabazina julianan moztu eta aurrekoari gehitu. Arrainak zatitu, gatza eman eta kazolara bota. Dena 3-4 minutuz berotzen utzi. Bitartean, abakandoa erditik ebaki eta plantxan egin ondoren, kazolara bota. Eta jarraian zopa-ontzi batera, lehenengo itsaskiak eta gero zopa isuri.
Baratxuri ale batekin ogi xigortuak igurtzi eta zoparen gainean jarri mahaira atera baino lehen.
PALINURUS ELEPHAS otarraina langosta lobster langouste
Arrain mota
- Klasea: Krustazeoak Ordena: Dekapodoak Familia: Palinuridoak
Deskripzioa: Denok ondo ezagutzen dugun espezie honek kolorazio arre gorriska du, orbantxo zuri eta horiekin. Antenak, eraztun horiz apainduak, gorputza baino luzeagoak dira eta otarrainak karrakaren antzeko zarata ateratzen du antena horien bitartez. Otarrain heldua arriskutsua izan daiteke isatsetik heltzen bazaio. Izan ere, abdomenaren bukaeran ertz zorrotzak ditu. Ibiltzeko erabiltzen dituen hanketan ez du matxardarik. Otarrainak 50 zm-ko luzera izan dezake, ohikoena 30 zm-ko luzera izatea da baina. Itsas hondo harritsuetan bizi da, 50 - 100 metroko sakoneran. Moluskuez elikatzen da.
Barietateak
- Abakando europearra, Homarus gammarus.
- Abakando kanadiarra, Homarus americanus.
- Zigala, Nephrops norvegicus.
- Ohiko otarraina, Palinurus elephas.
- Otarrain morea, Palinurus mauritanicus.
- Kubako otarraina, Jasus lalandii.
Sasoia
Orokorrean urte guztian topa daiteke, baina beraien demanda nagusia hilabete beroetan izaten da. Gabonetan, jendearen eskaera handia dela eta, askoz gehiago inportatzen. Merkatuan duten prezioa nahiko altua da baina azpimarratzekoa da hemengoa garestiago dela.
Habitata: Otarraina zulo eta alga asko dituzten hondo harritsuetan aurkitzen da. 12 m eta 70 m bitarteko sakonera duten lekuetan bizi da, 40 m baino gehiagoko sakonerako lekuetan batez ere.
Biologia: Otarrainak eguna bere zuloan sartuta ematen du. Antena luzeengatik bakarrik nabari daiteke beraren presentzia. Neguan otarrainak ur sakonagoetara joaten dira. Taldeka bizi dira eta euren espeziekideekin komunikatzeko hots berezia ateratzen dute antenak igurtziz. Moluskuz, gastropodoz
eta animalia hilez elikatzen dira. Udazkenetik udaberrira arte ugaltzen dira. Arrautzak uretan erruten dituzte eta eklosioan larbak irteten dira. Otarraina muden bitartez hazten da, hau da, oskola berrituz.
Merkaturatzeko ohiturak
- Merkatuan gehienbat bizirik saltzen da; eta isatsak bakarrik ere saltzen dira, izoztuta eta kontserban.
Galizian beste komunitateetan bezala, izpidun otarraina otarrain bezala ezagutzen dugu, norbegiarra zigala bezala eta benetako otarraina abakando edo lubrigante bezala.
Lau dira merkatuan aurki ditzakegun espezieak, freskotan edo izoztuta:
Ohiko otarraina, otarrain morea, afrikar otarraina eta kubatar otarraina, beraien arteko ezberdintasun nagusiak kolorea eta beste hainbat ezberdintasun fisiko dira.
Morea eta afrikarra, Afrikako kostetatik datoz, hemen ikusten ditugunak berriz, britainiar irletan eta gure kostan dute jatorri. Kubatarra, hitzak dioen bezala Kubatik dator. Oso zaila da jatorriaren arabera bereiztea, adituek bakarrik egin dezakete.
Lehenengo hiruak bereiztea zaila da, baina hirugarrena izoztua bakarrik aurkezten denez, etiketan ipiniko du bere jatorria.
Erabilera
- Otarraina espezie preziatuenetarikoa da. Egosia eta saltsa ezberdinez atondua, plantxan errea edo salpikoi bezala. Ez da askoz gehiago behar itsaski onekin gozatzeko.
Energia (kcal): 0,2546Kcal
Proteinak (g): 0,057 gr
Lipidoak (g): 0,003 gr
Gantz saturatuak (g): 0,0076 gr
Gantz “monoinsaturadas” (g): 0,0076 gr
Gantz “poliinsaturadas” (g): 0,0011 gr
Kolesterola (mg): 0,57 mg
Karbohidratoak (g): tr 0,114 mg
Fe: 0,002 mg
Zink: 0,0087 gr
Azido folikoa: 0,0646 µg
Euskalerriko errezetak (euskal autore sukalkia)
- Euskal herrian gehien erabiltzen den teknika kulinarioa egostea da. Gatzuretan eta limoi tanta batzuekin egosi eta gero hotzitzen denean dagoen bezala jaten da, ez dago antzinakotasun handirik duen erretarik.
Kanpoko errezetak
__OTARRAINA KUBATAR ERARA__
OSAGAIAK
4 LAGUNENTZAT:
4 otarrain
Tipula 1
Piperbeltz bolak, 6
20ml nata
30gr ogi birrindu
Apoperrexila, nahi aina
2 azenario
mihilua
15ml xerez
perrexilau
gatza
NOLA EGIN
Zuritu tipula eta azenarioa, brunoisean moztu eta kazuela batean jarri, mihilua gatza eta piperbeltzarekin. Irakitean, otarrainak gehitu eta tamainaren arabera 15-20minutuz egosi. Pixka bat ostean, zuritu ozkolak apurtu gabe eta atera okela. Barrubete berriro ere oskolal okela onekin, xehetuta, azenarioa eta tipularekin ongi nahasita.
Gorringo eta nata nahasi, belar xehetuak gehitu, xereza eta gatza. Sutara gerturatu eta irakin gabe piska bat loditu dadin bertan eduki.
Otarrainak beroa aguantatzen duten erretilu batzuetan ipini, salseatu eta ogi birrindua bota gainetik. Labean sartu guzti hau urreztatu dadin, 180ºinguruan 10 bat minutuz.
PENAEUS KERATHURUS Otarrainxka langostino Crevette caramote Caramote prawn
Arrain mota
- Klasea: Krustazeoak Ordena: Dekapodoak Familia: Carididoak
Deskripzioa: Gorputza estua du, hankak txikiak, oskola mehea eta isatsa oso luzea. Arre-grisaska kolorea du. Tamaina gehienez 14 zm-koa da. Ganba eta izkiraren familiakoa da. Hemendik gertuen egiten diren harrapaketak Mediterraneo mendebaldekoak dira. Krustazeo makruro igerilaria da.
Barietateak
- Otarrainskaren barietateak asko dira, itsaso askotan aurkitu ditzakegu este baterako, ekuador, marfil kosta, mediterraneoan, japonian...
- Otarrainska, Penaeus Kerathurus;
- Banana otarrainska, Penaeus merguiensis;
- Otarrainska zuria , Penaeus vannamei;
- Australiako otarrainska, Penaeus plebejus;
- Gineako otarrainska, Penaeus dduorarum;
- Jumbo otarrainska, Penaeus monodon;
- Marfil otarrainska, Penaeus latisulcatus;
- Otarrainska mexikarra, Penaeus aztecus;
- Otarrainska Indiarra, Penaeus indicus;
- Otarrainska tigre orientala, Penaeus canalicatus;
- Otarrainska tigre berdea, Penaeus semisulcatus;
- Otarrainska tigre marroia, Penaeus esculentus.
Sasoia
Orokorrean urte guztian topa daiteke, baina beraien demanda nagusia hilabete beroetan izaten da. Gabonetan, jendearen eskaera handia izaten da, baita udan ere balentzia aldean horrenbeste fama duten paellak egiteko.
Habitata: Hondo hareatsu eta lohitsuak.
Biologia: Otarrainska udaberrian eta udan ugaltzen da. Emeak arrautzak hondoaren gainean erruten ditu eta bertan gertatzen da eklosioa. Larbak kostarantz edo itsasadarren estuarioetarantz abiatzen dira, hau da, gazitasun maila txikiko azaleko uretarantz. Bertan egoten dira 6-7 zm-ko tamaina iritsi arte. Orduan itsasorantz abiatzen dira eta itsasoan hazten dira.
Merkaturatzeko ohiturak
- Merkatuan freskorik, izoztuta eta, batzuetan, egosita saltzen dira.
Erabilera
- Prestaera berak dituzte itsaski gehienek. Plantxan errea oliba olio eta gatzarekin, egosia eta saltsa ezberdinekin zerbitzatua, arrozarekin….
Energia (kcal): 11,28 Kcal
Proteinak (g): 2,46 gr
Lipidoak (g): 0,15 gr
Gantz saturatuak (g): 0,034
Gantz “monoinsaturadas” (g): 0.042
Gantz “poliinsaturadas” (g): 0.034
Kolesterola (mg): 17,62 mg
Ca: 14,1 mg
Fe: 0,23 mg
Zink: 0,42 gr
A bitamina: 2,11 µg
c bitamina: 0,0011 gr
Azido folikoa: 1,99 µg
Euskalerriko errezetak
__OTARRAINSKAK PLANTXAN ERRETA__
OSAGAIAK
4 LAGUNENTZAT:
20 Otarrainska
3 berakatz agin
50ml oliba olio
perrexila
Maldon gatza
Brandya
NOLA EGIN
Lehengo berakatzak brunoisean moztu eta olioarekin nahasiko ditugu. Plantxa berora nahastura honen txorrotadatxo bat bota eta pilpileatzen asten denean otarrainskak kokatu gainean. Urreztatu arte bertan eduki eta buelta eman.
Bi aldeetatik eginda daudenean brandya bota eta urritzen utzi.
Zerbitzatzeko perrexila espolboreatu eta maldon gatza bota.
Kanpoko errezetak
__OTARRAINSKA ASPIC-A__
OSAGAIAK
4 LAGUNENTZAT:
Otarrainska, 350gr
Ura 100ml
Arrautza egosi bat
Gatza
Uhaza bat
25gr arrain buztan
estragoia
piperrautsa
NOLA EGIN
Ura irakiten dagoela beirazko edukiontzi batean sartu. Gatzatu eta otarrainskak gehitu. Mikrouhin labean sartu tapaturik. Minutu batez sukaldatu potentzia maximoan, ura irakiten asten den momentutik kontatuta. Otarrainskak zukatu, salda geroko gorde eta zuritu otarrainskak.
Gelatinizatu atera den salda. Ardo apur bat gehitu. Sabarin molde batean isuri gelatina oraindik likido egoeran. Kamaran sartu solidifikatu arte eta otarrainsken erdiak bota gainetik gero. Gelatina gehiago bota gainetik eta berriro kamarara.
Geratzen diren otarrainskak brunoisean moztu eta arrautza egosiarekin masa bat egin, dena txikituz, uhaza brunoiaean gehitu, estragoia eta ondu. Moldean kokatu eta geratzen den salda apurrarekin salseatu. 6-7 ordutan kameran eduki, desmoldatu eta zerbitzatu.
NEPHROPS NORVEGICUS zigala petite cigale de mer norway lobster
Arrain mota
- Klasea: Krustazeoak Ordena: Dekapodoak Familia: Nephropidae-ak
Deskripzioa: Gorputz luzeska 20-24 zm bitartean, pintzak ere luzeak ditu eta gorputza arantzatsua. Oskola arrosa du matize gorriekin eta orban zuriekin. Burua luzea da eta begiak madari itxurakoak ditu.
Barietateak
- Bila ibili arren, barietate ugari dituela badakit toki askotan arrantzatzen delako, baina ez dut izen zientifikorik haurkitu beraiek determinatzeko.
Sasoia
Orokorrean urte guztian topa daiteke, baina beraien demanda nagusia hilabete beroetan izaten da. Gabonetan, jendearen eskaera handia izaten da, baita udan ere balentzia aldean horrenbeste fama duten paellak egiteko.
Habitata: Hondo hareatsu eta lohitsuak.
Biologia: 40 eta 250 m urpean bizi da, anelidoetaz, moluskuez eta hildako arrainekin elikatzen da. Batik bat atlantiar ozeanoaren iparrean aurkitzen da, mediterraneo itsasoan eta ipar Afrikako kostetan. Errutearen ostean, emeak arrautzak garraiatzen dituzte milaka kilometrotan zehar udan eklosionatzen duten arte.
Merkaturatzeko ohiturak
- Arrastre bidez arrantzatzen dute normalean. Oso erraza da merkatuan topatzea eta orokorrean freskotan merkaturatzen da, baina izoztua ere aurkitu daiteke. Zigala freskoa orokorrean Galizia aldetik dator, gure itsasoan arrantzatua edo Gran sol aldean bestela, eta maila txikiagoan, Irlandar eta portugesen itsasontzien deskargetatik. Izoztua bada, zigalaren jatorria oso zabala izan daiteke, baina ontziraturik datorrenez, edukiontzian topa dezakegu produktuaren jatorri zehatza.
Erabilera
- Oso aukera anitzak ematen dituen produktua da. Tradizioa egosita edo plantxan erreta kontsumitzea da, aukera paregabea litzateke arrozarekin jatea, arrain gisatuetan edo frijituta zuritu ostean, protekzioarekin edo gabe.
Egosteko ur asko eta gatza behar dira, uretara bota irakiten dagoenean eta berriro irakiten duenean sutatik kendu eta 8 minutuan eginak daude. Tamainaren arabera plantxara egokitzen dira, Egokienak luzeenak dira eta kanalean ireki ostean oso ondo geratzen dira.
Energia (kcal): 11,28 Kcal
Proteinak (g): 2,46 gr
Lipidoak (g): 0,15 gr
Gantz saturatuak (g): 0,034
Gantz “monoinsaturadas” (g): 0.042
Gantz “poliinsaturadas” (g): 0.034
Kolesterola (mg): 17,62 mg
Ca: 14,1 mg
Fe: 0,23 mg
Zink: 0,42 gr
A bitamina: 2,11 µg
c bitamina: 0,0011 gr
Azido folikoa: 1,99 µg
Euskalerriko errezetak (euskal autore sukalkia)
ZIGALA BUZTANTXOAK BERDINAK BAINA EZBERDINAK (P.Subijana)
OSAGAIAK
4 LAGUNENTZAT:
-16 zigalatxo
TIPULA GELATINARENTZAKO:
-Tipulin berdeen 20 hosto
-20 gr. agar-agar
PERREXIL GELATINARENTZAKO:
-Perrexil eskutada bat
-20 gr. agar-agar
GAZTA SALTSARENTZAKO:
-100 gr. gazta fresko
-100 gr. nata
BARATXURI SALTSARENTZAKO:
-Ozpinez ondutako 100 gr. baratxuri
-50 gr. nata
TOMATE OLIOARENTZAT:
-20 gr. tomate lehor
-100 gr. oliba olio
PIKILLO PIPERREN OLIOARENTZAT:
-20 gr. pikillo piper
-100 gr. oliba olio
TRONPETA KARRASKENTZAT:
-50 gr. heriotzeko tronpeta perretxiko
OLIBA KARRASKENTZAT:
-50 gr. Aragoiko oliba beltz
NOLA EGIN
Tipula gelatina egiteko:
Tipulin hostoak ur irakinetan egin eta zukua atera behar zaie. Ondoren zuku horren laurden bat agar-agarrarekin berotzen da desegin arte, gainontzekoarekin ondo nahasten da irabiatuz eta mamitu arte xafla batean saltseatzen da. Bukatzeko, 8x4ko eta 3 edo 4 milimetro lodiko laukitxoak egin behar dira eta gerorako gorde.
PERREXIL GELATINA EGITEKO:
Perrexil hostoak ur irakinetan egiten dira eta artilekian iragazten dira. Zukuaren laurdena agar-agarrarekin berotu behar da desegin arte, gainontzekoarekin ondo nahasten da irabiatuz eta mamitu arte xafla batean saltseatzen da. Bukatzeko, 8x4ko eta aurrekoak bezalako laukitxoak egin behar dira eta gerorako gorde.
GAZTA SALTSA EGITEKO:
Barila batekin gazta eta esnegaina nahastu behar dira krema itxura lortu arte. Ondoren iragazi eta gorde egiten dira.
BARATXURI SALTSA EGITEKO:
Baratxuriei zukua ateratzen zaie eta esnegaina gehitu behar zaio zukuari eta barila batekin ondo nastu behar da. Ondoren iragazi eta gorde.
TOMATE OLIOA EGITEKO:
Tomateak birrindu behar dira eta olioarekin batera iragazi behar da. Ondoren gorde.
PIKILLO PIPERREN OLIOA EGITEKO:
Piperrak zartagin batean markatu behar dira, ondoren birrindu eta olioarekn batera iragazi. Ondoren gorde.
TRONPETAK EGITEKO:
Tronpeta perretxikoak hainbat alditan garbitu uretan, birrindu, olioarekin iragazi eta gorde.
OLIBA KARRASKAK EGITEKO:
Olibei hezurra kendu behar zaie eta erretilu batean ipini eta labean sartzen dira ordu betez 100 gradutan. Ondoren atera eta laban batekin zatitu behar dira.
ZIGALAK EGITEKO:
Zigalei azala kendu eta brotxetak egiteko makiltxoa sartu behar zaie. Ondoren plantxan egiten dira olio pixka batekin eta zilarrezko paperean biltzen dira.
MAHAIRA ATERATZEA:
Palateraren alde batean perrexil gelatinarekin egindako laukitxoa, gazta saltsa, oliba karraska, tomate olioa eta zigala jartzen dira.
Beste aldean berriz, tipula gelatina, baratxuri saltsa, tronpeta karraskak, pikilo olioa eta zigala jarriko ditugu.
Bi aldeek itxura bera izango duten arren, zapore aldetik oso ezberdinak izango dira. e aldean berriz, tipula gelatina baratxuri saltsa, tronpeta karraskak, pikilo olioa eta zigala jarriko ditugu.
Bi aldeek itxura bera izango duten arren, zapore aldetik oso ezberdinak izango dira.
Kanpoko errezetak
ZIGALA BUZTANA GARI-ZAINZURIEN GAINEAN JARRITAKO PATATA-ARRAUTZOPIL KREMATSUAREKIN __(Boroa jatexea)__
OSAGAIAK
4 LAGUNENTZAT:
Zuritutako 4 zigala buztan (150 gr-koak), zainzuri zuri lodi bi, 8 gari-zainzuri, 3x8 zm-tako 4 patata xafla, sardinzar arrabak.
Patata-arrautzopil aparra egiteko: 750 gr. txikitutako patata, kipula ertain bat, piper berde bat, 8 arrautza, 350 gr. esne-gain, gatza, 150 zl. salda, 4 gelatina hosto.
NOLA EGIN
Azken momentuan zigala buztanak plantxan gorritu eta gorde.
Zainzuri guztiak zuritu, gari-zainzuriak uretan irakin eta 3 zatitan ebaki. Zainzuri zuriak xaflatan ebaki eta plantxan egin.
4 patata xaflekin 3x8 zm.-tako laukizuzenak egin; zotz baten laguntzaz zilindro batzuk eraikiz gorritu arte frijitu.
Patata-arrautzopil aparra egiteko:
Gainerako patata eta kipularekin patata-arrautzopil arrunt bat egin baina arrautza erdi-mamituta utziz. Termomixean zehatu pure trinko bat lortu arte.
Pure horri buztanekin egindako salda eta esne-gaina erantsi. Fin-fin utzi sifoia betetzerakoan oztoporen bat jarri dezakn zatitxorik gera ez dadin eta sifoiari bi karga sartu.
Aurkezpena; Plateraren erdian zainzuri zuriak jarri eta hauen gainean gari-zainzuriak. Ondoan arrautzopil aparrez betetako patata zilindroa jarri. Amaitzeko plantxatutako eta bere zukuarekin maneatutako zigala buztana jarri eta arrautzopil aparraren gainean sardinzar arrabak ipini.
PARAPENAEUS LONGIROSTRIS Ganba Gamba shrimp Salicoque
Arrain mota
- Klasea: Krustazeoak Ordena: Dekapodoak Familia: Peneidoak
Deskripzioa: Ganba deitzen zaie makruroen azpiordenako krustazeo dekapodo gehienei. P.longirostris, edo ganba zuria, berezia da; izan ere, abdomenean bizkar-gila bat du. Arrearrosa kolorekoa da eta 12 cm inguruko luzera du.
Otarrainxka baino txikixeagoa da normalean, baina bien arteko desberdintasun nagusia, honek hark baino gorputz zabalagoa eta hanka luzeagoak dituela da. Ganba, jaiotzen denean, arra da, eta 2 - 4 urterekin aldatzen da sexuz. Batez ere Mediterraneoan eta Hego Atlantikoan bizi da, 50 eta 100 metro arteko hondo bigunean. Krustazeo makruro igerilaria da.
Barietateak
- Gamba arrosa, gamba roja, Aristeus antennatus
- Argentinar ganba, gambon argentino, Hymenopenaeus muelleri
- Mozanbikeko ganba, gambon mozambiqueño, Metapenaeus monoceros
Sasoia
Orokorrean urte guztian topa daiteke, baina beraien demanda nagusia hilabete beroetan izaten da. Gabonetan, jendearen eskaera handia izaten da, baita udan ere balentzia aldean horrenbeste fama duten paellak egiteko.
Habitata: Hondo hareatsuak.
Biologia: Gautarra da eta iluntzean irteten da elikagaien bila (hondoen gaineko hondakin organikoak jaten ditu). Arrautzen eklosioaren ostean, larba-fasean organismo pelagikoen gisara bizi dira ganba zuriak, planktoneko osagai direla. Ganbaren garapena otarrainskarenaren oso antzekoa da.
Merkaturatzeko ohiturak
- Merkatuan, ur irakinetik pasatuta, egosia, freskorik nahiz izoztuta saltzen da.
Erabilera
- Otarrainxkaren prestaera berak ditu. Plantxan errea, egosia eta saltsa ezberdinekin zerbitzatua, arrozarekin….
Energia (kcal): 0.6624
Proteinak (g): 0.1449
Lipidoak (g): 2,00
Gantz saturatuak (g): 0,003
Gantz “monoinsaturadas” (g): 0.0002
Gantz “poliinsaturadas” (g): 0.0002
Kolesterola (mg): 1.035
Ca:0.828
Fe: 0.0138
Zink: 0.0248
A bitamina: 0.1242
Azido folikoa: 0.1173
Euskalerriko errezetak (euskal autore sukalkia)
KALABAZA KREMA GANBA ETA ESPARRAGO BERDEEKIN
OSAGAIAK
4 LAGUNENTZAT:
1/2 kg kalabaza
6 esparrago berde
200 g ganba
3 patata
Tipulin bat
Porru bat
Tomate heldu bat
Ura edo salda
Piperbeltza
Gatza
Olioa
NOLA EGIN
Kazola haundi batean ura edo salda irakiten jarri. Kalabaza zuritu, txikitu eta beste kazola batean 3 edo 4 koilarakada olioarekin jarri. Tipulina, porrua eta tomatea txikitu eta kalabaza dugun kazolara bota.
Patatak zuritu, zatitu eta aurrekoari gehitu. Salda eta ur beroaz dena estali. Gatza bota eta su motelean 20 minutuz egosi.
Irabiagailu baten laguntzaz purea egin. Gatzaz nola dagoen probatu eta gehiago behar badu, pitin bat bota.
Esparrago berdeak zatitu eta zartagian jarri olio pitin batekin. Erdi eginik daudenean, gatza eta piperbeltzarekin gozatu ganbak nahastu. Minutu batez su bizian egin.
Kalabaza krema ontzi eder batera isuri eta zartagiko guztia gainera irauli. Jateko prest dago.
Kanpoko errezetak
__GANBA-KREMA__
OSAGAIAK
4 LAGUNENTZAT:
0.12kg Tipula
0.12kg Azenarioa
1.44uni Porrua
0.10kg Ganbak
0.16kg Frijitzeko tomatea
0.06kgArroza
0.04lBrandya
1.32l Arrain fumeta
0.20kg Tipula
0.20kg Azenarioa
0.50uni Porrua
3l Ura
0.5kg Arrain hezur eta buruak
NOLA EGIN
Berdurekin aurrez egin beharrekoa
Xehatu hornigaitarako berdurak: tipula julianan, porrua eta azenarioa ilargi-erditan, eta tomatea laurdenetan.
Aurretik prestatzekoak
Prestatu fumet (porru, tipula azenario eta arrain hondakin salda, 45minutuz egosi) bat. Sueztitu berdurak gogortasunaren arabera: hasi tipularekin eta azenarioarekin, erdi-eginda daudenean gehitu porrua, eta, azkenik, tomatea. Salteatu eta garreztatu ganbak brandyarekin. Bi modutara egin daiteke: zartagin batean bere aldetik, eta gero dena berdurari gehitu, edo ganba berdurari gehitu, egiten utzi, eta dena garreztatu. Azken modua izaten da ohikoena kopuru handiekin lanean ari denean.
Amaitzeko
Gehitu arroza loditzeko, busti fumetarekin, eta utzi egosten 30 minutuz, arroza ondo apur dadin, eta fekula aska dezan. Txikitu, bahetu, eta jarri gatz- eta loditasun-puntuan. Batzuetan, ganba batzuk zuritu egiten dira eta salteatu, ondoren hornigai gisa gehitzeko.
Bitxikeriak
Itsas hondoetako misterioak
Itsas hondoetatik etengabe datorkigu izaki bitxien berri. Izaki horiek milaka metroko sakoneran bizi dira, bertako sumendien berotasunaren babesean. Fotosintesia egiteko aukerarik ez dutenez (eguzki- -argia ez da haraino iristen), uretan disolbatutako mineralak zuzenean bereganatzen dituzte. Bizi-iturburu horiek oso toxikoak dira, ordea; ura, bertako itsaski, zizare edo itsas izarrentzat erabat kaltegarri diren konposatu toxikoz beteta dago. Nola bizi daitezke orduan animaliak han? Ikertzaile britainiarrek kaltetutako ADNa osatzeko gai diren zizare eta muskuiluak aurkitu dituzte gune horietan.
Ehunka kilometro igeri egiteko gai diren ganba itsuak ere aurkitu dituzte. Ganba gazteek begiak dituzte eta hondoetan higitzen direnean fitoplanktonaz elikatzen dira, ganba arrunten antzera. Baina behin heltzen direnean, begiak galdu eta sufrez elikatzen diren bakterioak jateari ekiten diote.
PALAEMON ELLEGANS izkira quisquilla shrimp crevette
Arrain mota
- Klasea: Krustazeoak Ordena: Dekapodoak Familia: Palemonidoak
Deskripzioa: Gorputz gris edo arre berdeska, gardena, sabelaldeko segmentuetan zeharkako bandak eta zerrenda ilunak dituena. Aurpegi luze, estu eta haginduna. Orban horiak ditu hanketan eta orban urdinak 5 cm inguruko luzera duten hagin txikietan. Lau espezie desberdin daude. Krustazeo makruro igerilaria da.
Barietateak
- Kaliforniako izkira, quisquilla californiana, crangon franciscorum
- Alaskako izkira, quisquilla de alaska, crangon alaskensis
- “kaleta” izkira, quisquilla de caleta, crangon nigromaculata
- lau izpiko izkira, quisquilla de cuatro espinas, sclerocrangon atrox
- izkira gogorra, quisquilla dura metacrangon, procax
- izkira japoniarra, quisquilla japonesa crangon, affinis
Sasoia
Orokorrean urte guztian topa daiteke, baina beraien demanda nagusia hilabete beroetan izaten da. Kantauri itsasoan harrapatzen da eta 20m.-ko sakonera arte bizi izaten da.
Habitata: Izkira azaleko uretan eta itsasbeheran agerian geratzen diren eta algaz beteta dauden haitzetako putzuetan bizi da gure uretan.
Beste toki batzuetan ur bero nahiz hoztetan aurki daitezke, baita ur gezi zein gezatan. Beste espezie batzuk pelagikoak dira, 5000m-tan bizi direnak ur azpian.
Biologia: Izkirak gauez jarduten du bereziki. Hondakin organikoz elikatzen da. Izkirak azkar mugitzen dira isatsaren muturreko abanikoari indarrez eraginez, eta atzeraka dabiltz. Urte osoan ugaltzen dira. Emeek arrautzak pleopodoen artean (isatsaren barruko organoak) garraiatzen dituzte, arrautzen inguruko ura etenik gabe berritu dadin.
Merkaturatzeko ohiturak
- Merkatuan, ur irakinetik pasatuta, egosia, freskorik nahiz izoztuta saltzen da. Ez dira oso ezagunak gure supermerkatuetan baina kostaldera joan ezkero, oso normala da pipak bezala saltzen egotea eta bertan, portuan, kaioen hegaldiak begiratuz konturatu gabe 300 bat gramo hizkira egosi jatea.
Askotan beste barietateak izkira balitz bezala saltzen dute, kameroi deitzen dena, oso antzekoa da baina apur bat zabalagoa eta handiagoa da azken hau.
Itsas granjak: akuikultura
Kilo bat izkira produzitzeko, 4 kilo arrain behar dira (gehiena aurrez pentsu bihurtua). Horrek proteina-errendimenduaren galera eragiten du eta hori zentzugabekeria handia da batez besteko dieta proteina gutxiegikoa duten herrialdeetan.
•Bertako komunitateek ezin dute arrantzarik egin, batetik, ingurua pribatizatzearen ondorioz eta, bestetik, beren habitata aldatu delako arrantzarako interesgarriak diren espezieek jasaten dituzten alterazioen ondorioz. Alterazio horiek eragiten dituen faktore bat izkirari jaten emateko balio dezakeen oro harrapatzeko sare oso finak erabiltzea da.
Akuikultura, hipotetikoki, populazio naturalak deuseztatu gabe arraina ateratzeko formula izan daiteke. Hala eta guztiz ere, itsas ekosisteman ondorio larriak eragin ditzake.
Ingurunea erasotzen duen akuikulturaren adibide bat izkiraren hazkuntza da. Izkira-haztegiak Latinoamerika eta Asiako 50 herrialdetan kokatu dira Japonia, EEBB eta Europar Batasuneko eskariari erantzuteko. Akuikultura horrek 900.000 tona izkira eta 7.000 milioi dolarreko mozkina sortzen du urtean. Baina herrialde ekoizleek ondorio latzak jasaten dituzte sarrera horien truke:
•Akuikultura honek milioi bat hektarea mangladi hondatu ditu, gune oso aberats eta emankorrak alegia.
•Izkira-granjak bertan behera uzten dira 3-5 urtez ustiatu ondoren eta, beraz, lupetz eta hareazko basamortuak eta lursail gazitu antzu eta elkorrak besterik ez dira geratzen.
Erabilera
- Normalena egostea litzateke, ur berotan limoi eta gatz pixka batekin. Amerikar saltsa bat egitea ere posible litzateke baina ez da oso ohikoa. Ganbaren suzedaneo bezala agian…(Ikus ganba)
Arriskuak
Mangladiak
Baso gaziak desagertzeko arriskuan
Izkira edo otarrainsken etengabeko ugalketa da mehatxurik handiena
Uholdeak jasan dituzten edo uholdea jasan dezaketen inguruetan, hau da, gazitasun handiko ura duten lurraldeetan bizirauteko gai den zuhaitz multzoa da mangladia. Inguru hauek duten biodibertsitatea dela eta ekosistema aldaezin eta bakarra osatzen dute. Zuhaitz hauen aireko adarrak –mangladiak batez ere, hortik izena- kostaldeetako ur gazietan, estuarioetan eta deltetan sortzen dira, eta animalia espezie ugari (hegaztiak, arrainak, moluskuak eta krustazeoak) batzen dituen armazoi garrantzitsu bat osatuz. Animalia horiek, gainera, garrantzitsuak dira gizakien elikadurarako. Mangladiak parekatzeko gune eta espezie askoren ugaltoki izatera iristen dira, garapenean dauden arrainentzako eta beste itsas bizidun batzuentzako babesleku izateaz gain. Gainera, higaduratik babesten dituzte kostalde hauek, eta inguruko herrientzako baliabide izan dira mendeetan zehar. Itsasgora denean adaburuak osta-osta ikusten dira uretan, itsasbeheran berriz, arnasketarako sustraiak ikus daitezke, atmosferako oxigenoa hartu eta lurperatutako sustraietara bidaltzen dutenak. Egokitze honek oxigenorik gabeko eta gatz kopuru handiko lurrean bizitzen uzten die. Gaur egun, izkira edo otarrainskaren ugalketa arrisku handikoa da ekosistema berezi hauen desagerpenerako.
Zein eskualdetan egoten dira mangladiak?
Mangladiak munduko lurralde tropikal eta azpitropikaletan egoten dira, gehienetan kostaldean eta itsasoarekin harreman zuzenean, ur-bazterretan, ibai-ahoetan edo kostaldeko aintzira batzuk zeharkatuz ere aurki ditzakegu. Baso gazi hauen garapenik onena ekuadore inguruan dago, Afrikan, Indonesian, Ginea Berrian eta Filipinetan. Latin Amerikan, mangladirik deigarrienak Ekuadorren daude, Esmeraldasen iparraldeko kostaldean.
Mangladietako fauna
Mangladietako faunan itsasoko eta lurreko espezieak aurki ditzakegu, espezierik gehienen presentzia marea eta bizitza-zikloaren faseen araberakoa izan arren. Bertako fauna zein hegazti migratorioak ugariak eta anitzak dira. Mangladietako gune batzuk santutegi garrantzitsu bihurtu dira galbidean zeuden espezie garrantzitsu batzuentzat, besteak beste, “ibis escarlata” (hegaztia), “manatí” delakoa (ur azpian bizi den ugaztuna) edo kostaldeko kaimanarentzat, eta baita hainbat itsasdordoka espezierentzat ere. Era berean, urak gardenak diren lekuetan sustraietan esponjak, moluskuak, krustazeoak, algak eta beste hainbat orno gabe bizi dira. Espezierik ohikoenen artean mangladietako ostra da aipagarriena, kostaldeko bizilagunen produkturik funtsezkoena, baina honetaz gain, mangleko karramarroa, otarrainskak eta izkirak ere badaude. Baina zalantzarik gabe, biztanlerik bitxienak “lokatzetako saltokariak” dira, itsasoan zein lurrean bizi izateko gai diren arrainak, aurreko hegats muskuludunek lurrean mugitzen uzten baitiete. Itsasgorei ihesi zuhaitzetan gora igotzeko gai den espezie bat ere badago.
Mangladien garrantzia
Emankortasun handieneko ekosistema naturaltzat hartzen dira, materia organikoa produzitzeko duten gaitasunagatik.
Arrain eta itsaskien umeleku lana egiten dute.
Hegazti zein itsas organismo askorentzako bizileku dira.
Higadura, itsaski, ekaitz eta urakanetatik babesten dute kostaldea.
Ingurumenaren birika lana egiten dute, oxigenoa sortu eta aireko karbono bioxidoa erabiltzen baitute.
Uretako kirolak egiteko eta jarduera turistikoetarako erabiltzen dira.
Oso baliagarriak dira heziketa edo ikerketa zientifikorako.
Mehatxu nagusiak
Mangladiak ikaragarri bizkor ari dira desagertzen beraien baliabideak gehiegikeriaz erabiltzen baitira. Greenpeace ekologista elkartearen esanetan 1980an 17 milioi hektarea mangladi zeuden munduko kostalde tropikaletan, eta FAOren (Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea) esanetan dagoeneko erdia desagertu egin da. Suntsipen honen zergatiak ugariak dira (egur edo paper fabrikentzako materiala ateratzea, azpiegiturak sortzea...), baina momentu honetan ekosistema hauek duten mehatxurik handiena izkira industria da, herrialde garatuetara hemen hazitako otarrainska tropikalak esportatzen dituen industria. Otarrainskak hazteko piszinak egiteko mangladi eremu zabalak motatzea da industria honek sortzen duen arazo nagusia. Milioi bat hektarea mangladi baino gehiago desagerrarazi ditu jarduera honek, horietako 765.000 hektarea azken urteotan. Inguru hauen suntsipenarekin itsas ekosistemek beraien oreka galtzen dute eta gutxitu egiten da arrain kopuru eta barietatea beraien hazitoki eta arrainak hazteko guneak suntsitu egiten baitira.
Baina, Greenpeacen esanetan hori ez da arazo bakarra: otarrainska tropikalaren etengabeko hazkunderako produktu kimiko ugari (elikagaiak, ongarriak, plakizidak, antibiotikoak...) erabiltzen dira, eta horiek bertako baliabide hidrikoak kontaminatzen dituen salda toxiko bat sortzen dute eta eutrofizazioa zein hipernitrifikazioa sortu. Mangladiak eta kostaldeko beste ekosistema batzuk kenduz gero kostaldea ezegonkor bilakatzen da: kostaldeak ekaitz suntsigarrien arriskuan geratzen dira eta horrek dagoeneko bizitza ugari galtzera eraman ditu Bangladesh eta India.
Bitxikeriak
Izkirak seinale fluoreszenteak erabiltzen ditu komunikatzeko
L. glabriuscula espezieko izkirak seinale fluoreszente horixkak erabiltzen ditu bere lurraldea defendatzeko eta harraparietatik babesteko. Adituek lehendik ere bazekiten lehorreko zenbait animaliak, esate baterako perikitoek, erabiltzen dituztela seinale fluoreszenteak, baina ez zekiten itsas ingurunean fenomeno bera gertatzen dela.
Ikertzaileek behatutakoaren arabera, balizko eraso baten aurrean, izkirak jarrera oldarkorra hartzen du; burua eta toraxa goratzen ditu eta apendizeak luzatzen ditu. Era horretan, bere babes-egiturak ez ezik, argi horia islatzen duten eta argi fluoreszentea igortzen duten markak ere ikusgai uzten ditu.
Itsas ingurunean ez dira erabiltzen kolorezko pigmentuetan oinarritutako seinaleak, uraren ezaugarri optikoak direla eta. Aitzitik, fluoreszentzia ondo transmititzen da, eta, beraz, teknika baliagarria da animalien arteko komunikazioan.
Comments (0)
You don't have permission to comment on this page.